
Badugu 2023rako data!
XXII.en Zegama-Aizkorri Maiatzaren 14an ospatuko da eta aurre izenemateak urtarrilaren 16an irekiko dira Maratoirako eta 30ean KB eta Junior Trail-erako.
Zegama-Aizkorrik itxura hartzen du zerumugan. Mendi maratoirik enblematikoena dela esaten denarentzat dagoeneko bada 22. ediziorako data. Maiatzaren 14an izango da, non ehunka zalek korrikalariak hegan eramango dituzten Sancti-Spiritu bezalako mundu mailako ikur diren parajeetan zehar. Probak urtetik urtera aurre inskripzioen errekorra hausten du, eta 2022ko ediziorako 12.500 eskaera baino gehiago egin ziren 225 plazetarako.
Maratoiko dortsal gutiziatuak eskuratzeko aurre izenemateak urtarrilaren 16an irekiko dira, eguerdiko 12:00etan, rockthesport.com izenemate plataformaren bitartez. 10 egunez, parte hartu nahi duen orok izena eman ahal izango du maratoiaren dortsal bat eskuratu ahal izateko; urtarrilaren 30ean, berriz, kilometro bertikalerako eta junior trailerako epea irekiko da. Dortsalen zozketa otsailaren 24an egingo da.
Bi urtez bertan behera geratu ondoren, munduko mendi maratoirik esanguratsuena 2022an itzuli zen errekor edizio batekin: Kilian Jornetek eta Nienke Brinkmanek lortu zuten garaipena 2017ko errekorrak hautsiz, 3h36.40 eta 4h16.43 denborarekin, hurrenez hurren. Eta audientzia-errekorra ere izan zen: Maratoiaren lehen emanaldi osoa zen hartan, Youtubeko historian bistaratze gehien izan zituen gaztelaniazko trail lasterketa bihurtu zen. Mendi maratoia lau hizkuntzatan jarraitu ahal izan zen zuzenean Teledeporte, Euskal Irrati Telebista (EITB), TV3-Esports3 eta ingelesez eskaini zuen Golden Trail World Series bere Youtubeko katearen bidez.
ZEGAMA 2023RAKO DATAK
2023ko urtarrilaren 16an 12:00etan: XXII. Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren aurre izenematea.
2023ko urtarrilaren 30ean 12:00etan: IX. Zegama-Aizkorri kilometro bertikalaren eta XII. Zegama-Aizkorri Junior Trailaren aurre izenematea.
2023ko otsailaren 24an: Dortsalen zozketa.
2023ko maiatzaren 12an: IX. Zegama-Aizkorri kilometro bertikala
2023ko maiatzaren 14an: XXII. Zegama-Aizkorri mendi maratoia eta XII.en Zegama-Aizkorri Junior Traila
- Urria 2026 (1 albiste)
- Iraila 2026 (1 albiste)
- Maiatza 2026 (3 albiste)
- Martxoa 2026 (1 albiste)
- Otsaila 2026 (2 albiste)
- Urria 2025 (1 albiste)
- Maiatza 2025 (3 albiste)
- Otsaila 2025 (2 albiste)
- Abendua 2024 (1 albiste)
- Maiatza 2024 (3 albiste)
- Otsaila 2024 (2 albiste)
- Urtarrila 2024 (1 albiste)
- Azaroa 2023 (1 albiste)
- Maiatza 2023 (3 albiste)
- Otsaila 2023 (2 albiste)
- Azaroa 2022 (1 albiste)
- Maiatza 2022 (2 albiste)
- Abendua 2021 (1 albiste)
- Urria 2021 (1 albiste)
- Ekaina 2021 (2 albiste)
- Martxoa 2021 (1 albiste)
- Maiatza 2020 (1 albiste)
- Apirila 2020 (1 albiste)
- Martxoa 2020 (5 albiste)
- Otsaila 2020 (2 albiste)
- Abendua 2019 (1 albiste)
- Urria 2019 (1 albiste)
- Ekaina 2019 (3 albiste)
- Maiatza 2019 (3 albiste)
- Martxoa 2019 (1 albiste)
- Otsaila 2019 (2 albiste)
- Ekaina 2018 (1 albiste)
- Maiatza 2018 (4 albiste)
- Otsaila 2018 (2 albiste)
- Urtarrila 2018 (1 albiste)
- Maiatza 2017 (8 albiste)
- Otsaila 2017 (2 albiste)
- Urtarrila 2017 (1 albiste)
- Maiatza 2016 (4 albiste)
- Otsaila 2016 (3 albiste)
- Urtarrila 2016 (1 albiste)
- Maiatza 2015 (3 albiste)
- Apirila 2015 (1 albiste)
- Otsaila 2015 (2 albiste)
- Urtarrila 2015 (3 albiste)
- Azaroa 2014 (2 albiste)
- Maiatza 2014 (2 albiste)
- Otsaila 2014 (2 albiste)
- Urtarrila 2014 (1 albiste)




































