Badugu 2024rako data!

XXIII.en Zegama-Aizkorri Maiatzaren 26an ospatuko da eta aurre izenemateak urtarrilaren 15ean irekiko dira Maratoirako eta 29an KB eta Junior Trail-erako.

Zegama-Aizkorrik itxura hartzen du zerumugan. Mendi maratoirik enblematikoena dela esaten denarentzat dagoeneko bada 23. ediziorako data. Maiatzaren 26an izango da, non ehunka zalek korrikalariak hegan eramango dituzten Sancti-Spiritu bezalako mundu mailako ikur diren parajeetan zehar. Probak urtetik urtera aurre inskripzioen errekorra hausten du, eta 2023ko ediziorako 13.800 eskaera baino gehiago egin ziren 225 plazetarako.

Maratoiko dortsal gutiziatuak eskuratzeko aurre izenemateak urtarrilaren 15ean irekiko dira, eguerdiko 12:00etan, rockthesport.com izenemate plataformaren bitartez. 10 egunez, parte hartu nahi duen orok izena eman ahal izango du maratoiaren dortsal bat eskuratu ahal izateko; urtarrilaren 29an, berriz, kilometro bertikalerako eta junior trailerako epea irekiko da. Dortsalen zozketa otsailaren 23an egingo da.

 

ZEGAMA 2024RAKO DATAK
2024ko urtarrilaren 15ean 12:00etan: XXIII. Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren aurre izenematea.
2024ko urtarrilaren 29an 12:00etan: X. Zegama-Aizkorri kilometro bertikalaren eta XIII. Zegama-Aizkorri Junior Trailaren aurre izenematea.
2024ko otsailaren 23an: Dortsalen zozketa.
2024ko maiatzaren 24an: X. Zegama-Aizkorri kilometro bertikala
2024ko maiatzaren 26an: XXIII. Zegama-Aizkorri mendi maratoia eta XIII.en Zegama-Aizkorri Junior Traila