Ikusleentzako aukerak eta trafiko gomendioak 2024

Zegama-Aizkorriko maratoia Sancti-Spiritun ikusteko aukera ezberdinak azaltzen dizkizuegu eta hemendik Aizkorrira puntu horiak jarraituz igo zaitezkete. Iganderako trafiko gomendioak ere hemen daude bai Zegamarako eta baita Oñati eta Arantzazurako ere.

Lehen aukera (Autobusa + oinez)

07:30etan eta 08:00etan autobus bat aterako da Zegamako plazatik eta trenaren geralekuraino igoko da. Gidarien laguntzaz, Sancti Spiritura eramango zaituzten pista hartuko da, Supporter Point kokatuko den lasterketaren puntu mitikora. Ez da beharrezkoa erreserbarik egitea, eta autobusak behar diren bueltak ematen ditu nahi duen oro trenaren geralekura igotzeko.

Bideak 6,3 km ditu eta 450 m-ko desnibel positiboa.

Powered by Wikiloc

Bigarren aukera (oinez)

Zegamako plazatik Sancti Spiritura igo daiteke Donejakue Bidea jarraituz, gezi horiz markatuta dagoena.

6,9 km-ko igoera da, 661m-ko desnibel positiboarekin.

Powered by Wikiloc

Trafiko gomendioak

Deskargatzeko egin klik hemen.

Lasterketaren triptikoa informazio guztiarekin

Deskargatzeko egin klik hemen.

GO01 (Beasain-Zegama) autobus linearen ordutegia

Deskargatzeko egin klik hemen